
BIOGRAFIA
Itsaso Gutierrez 1978ko irailaren 26an jaio zen. Musika eta rocka pasio izan ditu gazte gaztetatik. 1998 urtean Jauko Barik taldea osatu zuen bere bi lagunekin: Haizea Loira eta Enara Mateo. Emakume hutsez osatutako euskarazko rock talde bakanetakoa euskal eszenan. Taldeak 9 urteko ibilbidea izan zuen, Euskal Herriko oholtzetan aritzeaz gain, Estatuan hainbat kontzertu eman zituzten, baita Europan zehar biran aritu ere. Maketa bat eta bi disko argitaratu zituzten.
1998tik 2005era Jauko Barik taldean aritu zen taldea.
2005ean Keike taldean aritu zen, Axularren lekukoa hartuta. Eta Oihuka diskoetxearekin taldearentzat zen bigarren diskoa grabatu zuen «Keike, beldurra, mina, argia diskoa kaleratu zuen.» Baita kontzertu egin zituzten euskal oholtza eta plazatan. 2005tik 2008a arte aritu zen taldean, taldea desegin zen arte.
2008an Keikeren hainbat taldekiderekin batera XARMA taldea osatu zuen. Musikagile eta taldean ekintzaile zuzena izanik. Bi disko plazaratu zituzten taldearekin, Danbaka musika lehiaketan ere irabazle suertatu zirelarik. Euskal Herriko eszenan aritzeaz gain, Estatuko eta Europako hainbat lekutan aritu ziren. Taldea 2011an desegin zen.
2012an indarberritu nahian eta bere bide propioa hartu nahirik Itsaso Gutierrezek, proiektua osoki sortzea erabaki zuen. Jauko Barik garaiko senari eutsiz eta bere bidearen harien gidaritzapean sortu zuen ON. Burua altxatzeko, bizitzari aurre egiteko tresna gisa, hainbat indarkerien ondorengo altxatzeko ariketa gisa eta emakume gorputz, bihotz eta burutik rockaren haserreaz hainbat mezu eta doinu partekatzeko beharraz bultzaturik.
ON taldeak musikari asko izan ditu bere bidean. Bi disko autoekoiziak, eta ITsaso proiektuaren gidaritza osoan.
MUSIKHERRIA disketxe alternatiboan parte hartu zuen, 2002 urtean.
Bestalde, Itsasok kolaborazio ezberdinak izan ditu; besteak beste: Zuloak dokumental-filmean (Fermin Muguruza), Ernai (abestia), …. abestia (taldea), ….
Badok atarian idazten aritu zen … urteetan.
Irutxuloko Hitzan zutabegilea …urteetan.
Eten tratu txarrak proiektua sortu eta gidatu zuen … eta … urteetan.