Itsaso Gutierrez Retolaza

1998tik euskal eszenan rockaren arnasgunean sortzen jotzen, abesten, aldarrikatzen, askatzen…

´Rocka terapia da niretzat. Gaztetatik eraiki nuen identitatea rockzale, sorkuntzan, zein afizioz. Musika gabe eman ditudan urteak, egiten nuen hori zapuzten saiatu ziren gertuko gizonen mesprezu keinu eta mezuek eraginda izan dela ulertu dut. Nintzenaren zati handiena alboratzeraino. Neure buruarekin haserre egon naiz haiei eman nien boterea nire arduratzat hartuz. Laguntzarekin ulertu dut, botereaz eta manipulazioaz harremantzen direnek, albokoa txikitzea, zapaltzea dutela helburu. Horregatik, eta ofizioz irakaslea naizen horretatik, hezkuntzan harreman onak eta hezkidetza ezinbestekoak direla inoiz baino gehiago sinisten dut orain. Harremanetan bizitzen, hanka sartzen eta harri berean erortzen ikasten baden arren, pasa beharreko bide lokaztuetatik ateratzeak, arrasto gehiegi uzten baititu gurearen sakonenean. Garena ahazteraino. Arnasa estutzeraino. Gaixo sentitzeraino. Zoriona galtzeraino. Hurrengo pausu bakoitza baldintzatzeraino.´

ARITUTAKO MUSIKA TALDEAK HURRENEZ HURREN

IDATZITAKOAK

BESTE ARTISTA BATZUEKIN ELKARLANEAN

ETEN TRATU TXARRAK

SAREAN