
Estatistikek diotenez, azken urte honetan emakume gutxiagok salatu omen dituzte beste urteen aldean tratu txarrak. Eta zoritxarrez, jipoituak izan diren gehienek aurretik salaketa jarri ez duten emakumeak izan dira, ez aurreko urteetan bezala.
Aurten krisiaren eraginez, emakumeen indarkeriaren kontra lan egiten duten elkarteek eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeek jasotzen zituzten diru laguntzetan murrizketak egin direnez, kanpainak ere esakasagoak izan dira. Ondorioz, salaketak ere jaitsi.
Beraz, egoera honek kezka sortzen didalako eta musikariok gure eremuan eta mailan laguntza eskaintzeko aukera dugunez, egoera hau aldarrikatzeko ETEN izeneko proiektua sortu dut.
ETEN proiektua bi zatitan banatua dago;
Batetik, aurretik sortuak izan diren KANTEN BILDUMA osatzea izan du erronka. Bestetik, genero indareriaren kontrako KONTZERTUAK egitea.
Egitasmo honek helburu desberdin ugari batzen ditu.
Helburu nagusia: ALDARRIA
Bestelako helburuak; hausnarketarako leihoa irekitzea, kultura eremuko zenbait artistaren inplikazioa, genero indarkeriaren kontrako bestelako proiektuak eraikitzeko lehen urratsa bat egitea.















